FUNDAZIOAREN HELBURUA

1997.urtean egondako gatazka larri horren ondorioz, eta Alardearen ospakizuna zalantzan jarri zuten gertaera horien ondorioz, Hondarribiko hiriak erantzun bat eman zuen, helburu baten inguruan elkartu egin zen, Alardea babesteko helburua zuten. Mezu argia izan zen, eta hiritarren gehiengoak babesten zuen. Aurrera pausu bezala erabili eta, legezko marko eta  juridiko-legal bat sortzea proposatu zen, honek Alardearen antolaketan norberaren eskubideak bermatzea ahalbidetuko zuen, arlo formal eta legalari zegokionean. 

“Alarde Fundazioa Hondarribia” Patronatua sortu zen, eta Fundazioaren helburua ezartzen da, Hondarribiko Alardea eta gure Botua babestu, transmititu eta zabaltzeko helburuarekin.

 

Azken urteetan, gure Alardeak, arrazoi legal eta formalengatik eraldaketa bat jasan du, Alardea gure kaleetan ospatu ahal izateko eman dena. Alarde Fundazioaren sorrera erabakigarria izan da eskatzen zitzaizkion irizpide formal, legal, segurtasunezko, ofizial eta informatiboei aurre egin ahal izateko, baita instituzioen arteko harremanetan ere. Horrela, Alarde fundazioak Alardearen intereseko alderdi guztiak biltzen ditu (Patronoak, Agintariak, Fundazioko lagunak, Laguntzaileak, Profesionalak, etab)

PATRONATU BATZARRA

Patronatu Batzarra autoritate maximoa duen Alarde Fundazioko alderdia da, honi dagokio Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkapena. Patronatuak 34 kide izan ditzake gehienez. Patronatuko karguak konfiantzazkoak eta ohorezkoak dira, iraupen mugagabea dutenak; bertan lan egitea dohainezkoa da, eta Fundazioan ordainsaria duen beste kargu batzuekin bateraezina da.

 

ZUZENDARITZA KONTSEILUA

Lehendakariaz, 1. eta 2. lehendakari ordeez, idazkariaz, diruzainaz, bokalez eta area desberdinetako ordezkariez osaturik dago.

Kontseilu honek Fundazioan dauden area desberdinen funtzionamendua egokia dela ziurtatuko du eta, era berean, Alarde Fundazioak antolaturiko ekintza guztien bideragarritasuna ziurtatuko du. 

Kontseilu honi dagokio:

  • Urteroko planean azaltzen diren garrantzi handiko ekintzetan erabakiak hartzea.
  • Fundazioan dauden area guztien funtzionamendua eta hauek hartutako erabakiak gainbegiratzea. 
  • Alarde Fundazioaren izenean doazen dokumentuetan beharrezkoak diren jabetzen firma lortzeko baimenak. Era berean, Alarde Fundazioaren kontutako kontsultak eta mugimenduak egiteko baimena lortzea.
  • Beharrezkoak ikusten dituen Patronatuko bilerak deitu eta eguneko gaiak eratzeaz arduratuko da.
 
 

ALDERDIAK

Lanean dabiltzan alderdiak, bolondresez sorturiko lan taldeak dira, eta Alarde Fundazioak sortzen dituen ekintza desberdinak garatu eta kudeatzeaz arduratzen da. Era berean, Fundazioaren funtzionamendu egokia eman dadin beharrezkoak diren ekintzak egiteaz arduratuko da. 

Gaur egun, 6 alderdi daude, beraien ekintza eta lanen arabera, lehenengo eta bigarren mailakoak sailka daitezkeelarik. Lehenengo mailakoak garrantzitsuenak dira, eta hauek Alardea urtez urte ospatzea bermatzen duten lan taldeak dira. Bigarren mailakoak, garrantzitsuak badira ere, ez dira beharrezkoak Alardea egoki ospatzeko. 

Gaur egungo sei alderdiak:

  • Alardearekin bat
  • Artxibo
  • Komunikazioa
  • Ekonomikoa
  • Presidentziala
  • Soziala