Goian bego Aritz Aranburu Mintxero

2021/10/05

Alarde Fundazioa Hondarribia erabat atsekabetuta dago gure lagun Aritz Aranburu Mintxeroren heriotzagatik.

Aritzek maite zuen horretan dena ematen zuen; lanean jarduten zuen buru-belarri. Horren erakusle izan zen Alardean eta honen antolakuntzan izan zuen esku-hartzean.

Gaur egun, Alardeko Batzarreko kide zen, bere auzoko, Jaizubia Auzoko, Kapitaina izan zen 2009-2018 urte bitartean. Era berean, Fundazioaren barruan lanean fin aritu zen, bai Zuzendaritza Kontseiluko kide zein Komunikazio Arloko kide izanik.

Bere heriotzak hitzik gabe utzi gaitu. Gure doluminak eskaini nahi dizkiogu bere familia eta hurbilekoei; eta gure indar eta animo guztiak helarazi momentu zail hauetan.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.