Gutun irekia
Hondarribiko herriari zuzentzen gatzaio, ezagutu berri dugun irailaren 8ko ordutegiak eta ibilbideak agintzen dituen dekretu horrek sortzen digun kezka eta haserrea dela eta.
Etengabe elkarrizketa eta hitza eskatzen zaizkigu elkar ulertzeko bitarteko gisa, eta urte osoa daramagu horretan lanean. Alkatearekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, aktore legitimotzat hartu gintuztelakoan geunden, bai eta konfiantzazko puntu jakin batzuetara iritsi ginela ere.
Joan den abuztuaren 9an, Alkatetzak, Hondarribiko Alardeak urtarrilean egin zuen eskaeraren hainbat puntutan desberdina zen proposamen bat aurkeztu zigun. Nahiz eta aldaketa horiekin ados ez egon, ahoz onartu genituen eta alkate jaunaren hitzaren bermeaz fidatu ginen, proposamen haiek ez bait zuten eragin nabarmenik alardearen joan-etorrian.
Bada, alkatetza dekretuan idatzitakoa maltzurra eta asmo txarrekoa da, eta ez du harekin hitzartutakoa errespetatzen.
Hala, alkatetzaren dekretua ez dator bat tropak Gernikako Arbolan biltzeari buruz Alkatearekin egindako zehaztapenekin. Unilateralki eta, iaz ertzaintzak ezarritako segurtasun jarraibideak, eta gure ustez ekitaldia behar bezala ospatzeko aproposak zirenak, alde batera utziaz, Gernikako Arbola berriz arrisku eremu bihurtu du.
Gertaera honi duen garrantzia kendu gabe, ezin dugu alde batera utzi alkatearen hitzaren sinesgarritasun eskasak sortzen digun haserrea eta, ez izan inongo zalantzarik eta ez dugula inondik inora onartuko beste batzuekin hitzartutako erabakiak guri inposatzea, ez eta Alardearekin zerikusirik ez duten beste helburu batzuetarako gure izena eta izana erabiltzea.
Hainbeste elkarrizketa eskatu azkenean zure irizpidea inposatzeko? Eskua luzatzea eskatu digute, azkenean traizio egiteko.
Guk gure hitza mantentzen dugu, eta irailaren 8a berriz bakean bizitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.