Hiriko indar politiko eta talde nagusiekin gauzatzen ari den bilera sortaren harira, Alarde Fundazioa Hondarribiko Emakumeak taldearekin bildu da
ALARDE FUNDAZIOAk jakinarazi nahi du, udalerrian ordezkaritza duten indar politiko, elkarte eta taldeekin izaten ari den bilera sortarekin jarraituz, berriki Hondarribiko Emakumeak taldearen ordezkariekin bildu dela.
Bi alderdiak pozik agertu ziren bi urteko geldialdiaren ondoren, Alardea normaltasunera itzuli zelako eta iragan irailean bizi izan den tolerantzia eta errespetu giroa azpimarratu nahi izan zuten.
Hondarribiko Emakumeak taldeak, Alarde Fundazioarekiko eta Hondarribiko Alardearen Agintarien Batzordearekiko konpromisoa eta babesa berretsi zuen, bai eta Alarde Fundazioaren sortzezko helburuarekin bat datorren, eta urtez urte hondarribitarren gehiengoaren bermearekin ospatzen del Alardea gauzatzen jarraitzekoa ere.
Urte guzti hauetan elkarrekin eta elkarrentzat egindako lana eskertzeko aukera ere izan zen. Azkenik, Alarde Fundazioak adierazi nahi du, datozen asteetan ere, gainerako talde politiko eta bestelako taldeekin harremanetan jarraituko duela eta hala plazaratuko duela.
ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA