5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu dezakete.
Antolatzaileek emango dute, baina bakoitzak berea ere ekar dezake.
“Hondarribiko Tanborrada”
Marrazkiaren atzeko aldean: egilearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia (oso garrantzitsua). Marrazkiak uztailaren 19an egingo dira Arma Plazako lokalean, 16:00etatik 20:00etara.
Artearen eta komunikazioaren munduko pertsonek eta Titibiliti aldizkaria sortzen duten pertsonek osatuko dute epaimahaia. Lehiaketaren irabazleak uztailaren 28an jakinaraziko dira, Alardearekin Bateko ekitaldian, Jostaldin, 17:00ak aldera.
Emaitzak modu pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei.
Sariak hurrengoak izango dira, mailaka antolatuak:
Marrazkiak Titibiliti aldizkariaren eskuetan geratuko dira, eta aldizkarian argitaratzeko eskubidea izango du, beti ere egilea aipatuz.
Saritutako marrazkiekin eta aukeratutako batzuekin erakusketa bat egingo da, uztailaren 28an Santiagotxon, Alardearekin Bateko ekitaldian.
Epaimahaiak, gerta daitekeen edozein ezusteri konponbidea emango dio. Erabakia atzeraezina izango da. Antolatzaileek, gerta daitekeen edozein galeraren ardurarik ez dute izango. Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri guzti hauek onartzea dakar.