14/03/2021
Carla Emazabel Amunarriz

Desfilean, Hatxeruen Eskuadraren atzetik, Tanborrada doa martxan, eta, haren atzetik, Alardeko Musika Banda. Bada, San Kristobalgo biribilgunean nahasmen handiko une bat sortzen da, Musika Bandako soinua Saindutik etorrita San Pedro kalerantz doazen Konpainienarekin nahasten delako eta, ondorioz, pausoa galtzen delako. Horrek beharrezko egiten du une batez gelditzea, eta Bandaren ordez Tanborradari uztea, desfilearekin jarraituz.

Argazkia 1981ekoa da gutxi gorabehera, eta nahasmen une hori erakusten du. Irudi honetako lehen planoan, Melchor Amunarriz ikusten dugu, eta “Oriente” kartelaren aldamenean dagon Hatxerua, José Luis Lapitz da, eta “zeharka” dagoena, berriz, Remigio Kanpandegi.
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.