Udalak hartutako erabakiaren harira Burgomaisuak, Gregorio Alcainek, Igor Emparan alkateari bidali dion gutuna.
Igor agurgarria,
Nire ustez, Burgomaisu naizen aldetik, nire betebeharra da , eta zuzeneko komunikazio kanalak gaitze aldera hartu dugun konfiantzari zor, Bozeramaileen Batzordeak duela gutxi hartutako erabakiaren inguruan gutun bat zuzentzea.
Lerro hauetaz baliatzen naiz, Hondarribitar guztion alkate zarenez, gainerako udal korporazioarekin batera prozesioan Sainduaraino parte ez hartzeko erabakia berriro azter dezazun eskatzeko. Urrats hori, alkate gisa dituzun betebeharrarekin zerikusirik ez duten beste motibazio batzuekin egindako keinuak alde batera utzita, urrats garrantzitsua da Hondarribiko historian, egindako promesa beteko ez delako..
Zure erantzunaren zain,
Gregorio Alkain Sorondo
(gutunaren edukia erantsi dugu)
Hondarribian, 2023ko irailaren 5a
Hondarribiko Udaleko Alkate txit gorenari,
1639ko abuztuaren 15ean eta irailaren 4an egindako bilkuretan, Kabildo Zibilak, Dekretu bidez, arautu eta jasota utzi zuen nola ospatu 1638an Hiria Setiotik askatu eta gero eskertzeko egin zen Promesa edo Botoa. Zehazten den bezala, Kabildo Zibilak, egun Udalak Udalbatzak ordezkatuta, urtero beteko luke Boto hori, herritar armatuek lagunduta; gaur egun ezagutzen dugun Alardea da, prozesioan Guadalupeko Santutegiraino doana.
Hala ere, azken egunotan jakinarazi zaigu, aurten, lehen aldiz 1639az geroztik, Alkateak eta Udalbatzak, edo beste hitzetan esanda, Kabildo Zibilak, behin Kale Nagusia jaitsita, 1639ko Dekretua betetzeari uko egingo diola eta ez dela Sainduara igoko bertan egiten diren salba eta deskargetara. Zumardian, udal-ordezkariak, zu buru izanda, zuzenean joango zaretela Guadalupera eramango zaituzten autobusera.
Ekitaldi batzuetan edo besteetan parte hartzeko duzun askatasunetik abiatuta, eta Alardea ospatzeko moduarekin zerikusia duen guztiak sortzen duen eztabaida alde batera utzita, Hondarribiko Alardeak iraintzat hartzen du Hondarribiko Udaleko Udalbatzak duela 384 urte ezarritako betebeharra baztertzea.
Gure etxeetan jaien egitaraua jaso dugu jada, herriko jaiak bertan daudenaren seinale. “Alkatearen agurra” denarekin zuzendu zara herritarroi lehenengo aldiz, eta enpatia, samurtasuna eta gizarte honetan hain beharrezkoak diren beste balio batzuk aldarrikatu dituzu. Idatzi berean, pentsalari baten esaldi hau ere aipatu duzu: “nagikeria ematen badu, agian merezi duelako da. “
Horixe da, hain zuzen ere, zuk berriz aztertzea nahi duguna: baloratu ea nagikeriak, gogogabetasunak eta apatiak agintzen duten ala ez Prozesio Zibiko Erlijiosoan parte ez hartzeko erabakian. Gure aldetik prest gaude gure arbasoek 1639an agindutakoa errespetatu eta betetzeko.
Hondarribiko historian eta Alardean transzendentala den erabaki baten inguruan gogoeta eginaraztea baino besterik ez dugu izan nahi. Besterik gabe,
adeitasunez agurtzen zaitut,
Gregorio Alkain Sorondo
Hondarribiko Alardearen Burgomaisua