Alardearekin Bat uztailaren 30ean ospatuko da

2023/07/14

Alardearekin Bat uztailaren 30ean ospatuko da

Goizeko 9:00etan, Gernikako Arbolan hasiera emango zaio jardunaldiari. Herri-bazkaria ere ospatuko da Jostaldin beste hamaika jarduera artean.

Aurten ere, eta bost dira dagoeneko, Alardea maite dugunon arteko senidetza eta elkargunea uztartzea helburu duen jai egun bat ospatu nahi da.

Aurtengo omendua Martin Eizaguirre izango da.

Uztailaren 30ean ospatuko den Alardearekin Batekin jai giroa piztu nahi da datozen jaietara begira.

Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da, Gernikako Arbolan, zinta mozketarekin. Aurten, Martin Eizaguirre izango da ohore honen
hartzailea, era honetan, parte-hartzaile guztien errekonozimendua eta esker ona jasoko duelarik Alardearekin Baten antolaketan egin duen lan itzelagatik.

Ondoren, ibilbidea egin ahal izango da, bai hiriko bai Alardearen leku adierazgarrietan barrena.

Ibilbidean zehar, 5 gunetan, hala nola Arma Plaza, Bottika, Santiagotxo, Amute-Kosta eta Jostaldi, adin guztietarako jarduerak egongo dira: erraldoiak eta buruhandiak, herri kirolak, erakusketak edo ibilaldiak ponian.

Ibilbidea txu-txu trenean egiteko aukera egongo da, 10:00etatik 13:30era baita estropadak zuzenean jarraitzekoa ere Jostaldin jarriko del pantaila erraldoian.

Herri bazkaria

Herri bazkaria Jostaldi pilotalekuan ospatuko da eta txartelak jada salgai daude ohiko saltokietan: Sokoa liburu-denda eta Laino estetika.

Disko-festak iaz gazteen artean izan zuen arrakasta ikusita, aurten bikoitza izango da. Alde batetik, arratsalde partean Jostaldin eta gau
partean Arrantzale auzoan.

Bazkari eta afarien zozketa

Ohiko lekuetan daude eskuragai Alardearen Baten aldeko rifak. Herriko 41 taberna eta jatetxek parte hartu dutelarik ekintza honetan.