Irailaren 6an, 22:30tan, Nafarroa Behera (Rio Bidasoa eta Villa Magalean hotel ingurua) kaletik abiatuta, gurdi bat ateratzen da Kantinerak hiriko kaleetatik eramaten dituena, Sabino Arana, Matxin de Arzu, San Pedro eta Javier Ugarte kaleak gurutzatzen dituelarik, Kantinerak hiriari aurkezteko modu bat izanik.

San Pedro kalea zeharkatuta, Kantinerak eta hauen laguntzaileak, Gipuzkoa Plazara abiatzen dira, Santiago de Compostela kalea gurutzatuta. Bertan opari batzuk ematen zaizkie eta jarraian Hiriko Musika Bandak eskaintzen duen kontzertuaz gozatzen dute, non Alardeko abestiak entzun daitezkeen. 

Kontzertua bukatzean, Kantinerak eta laguntzaileak, Carlos V Gaztelura abiatzen dira; bertan, bai beraiek eta baita beraien familiak ere harrera bat izaten dute.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.