Abuztuaren 15an Parrokiako Zaindariaren jai eguna ospatzen da, Jasokundeko eta Sagarrondoko Santa Maria zaindariarena. 1638ko Abuztuaren 15ean eta Hiriak pairatzen zuen jazarpen gogorrena gertatzen ari zela, Setiatuek egun hau jai egun erlijiosoa konsagratu zuten, Guadalupeko Amabirjinaren aurrean Meza kantatuz, Setioaren hasieran Guadalupetik jaitsi zutelarik. Bertan, denek, soldadu zein herriak, aitorpena eta komunioa egin zuten.

Hori dela eta, abuztuaren 15ean eta Meza Nagusiarekin bat eginez, Hiriko Banda Udaletxetik Eliz Nagusira eramaten da, bertako Presbiterioan egongo delarik irailaren 8a bitarte. Horrela Agintariek, Mezan parte-hartzen dute. 

Behin Meza Nagusia bukatzen denean, Agintariek urteroko bilera ospatuko dute.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.