Dirudienez, Gora Ama Guadalupekoa konpainiaren jatorria Ama Guadalupekoa konpainiak zuen kide kopuru handiaren ondorioz egondako banaketatik dator. Hau 1925 eta 1930 urteen artean gertatu zela diote. Hasieran, Norberto Aseguinolaza eta Peio Jauregiren garaietan, “Gora” konpainiaren hazkundea eman zedin, Irungo jendea ekarri behar izan zuten, ordaintzen zietelarik. Ondoren, 50.hamarkadan, Federico Bandrés eta Celestino Jauregi “Ttittino” izan ziren konpainia handitzeaz arduratu zirenak, Bilboko ezagunak ekarri zituztelarik. Gaur egun, irailaren 8an 250 kide inguruk parte-hartzen dute.
Kantineraren hautaketa asanblea moduan egiten da, hau da, bozketan azken hiru bileretan parte-hartu dutenek bozkatu dezakete. Santiago egunean ospatzen da bilera urtero, goizez. Lehenengo bozketan, aurkeztutako guztien artean, bozka gehien jaso dituzten bi neskak ateratzen dituzte, bigarren bozketara pasatzen direnak. Aurkeztu ahal izateko, Alardea baino lehen 20 urte beteak izan behar ditu, Hondarribian jaiotakoa izan behar du edota bertan bizitzen egon azken 10 urteetan. Era berean, konpainiako kideren batekin nolabaiteko erlazioa izan behar du.
Bandera eramaileak konpainiaren aurrean desfilatzen du, gainontzeko kideen aurretik, eta bandera darama, ez banderina, desfilean zehar irmoki astintzen duena.
Irailaren 8an goizeko 7tan elkartzen dira Yola Berri tabernan. 7ak eta 10etan, Portuko elizaren aurretik pasatzen dira eta bertan Hermandadeko arrantzale guztien omenez deskarga bat egiten dute. Jarraian, Kantineraren bila joaten dira, honek Portuko etxe batean biltzen dituelarik. Alardearen bukaeran eta Fagina ondoren, konpainia berriro ere Portuko elizara abiatzen da, eta konpainiako hildakoen omenez deskarga egiten dute.
Janzkera eta armamentua
Janzkera
Armamentua
Bereizgarriak
Kantinerak