Kosta
KAPITAINA
Félix Maqueda Avilés
TENIENTEAK
Martxel Larruskain Azpilikueta
Aritz Maqueda Rebollo
Iñigo Arberas Jiménez
ABANDERATUA
Peio Blanco Oronoz
CANTINERA
Oihana Sagarzazu Gutiérrez

Kosta Konpainia Alardean parte-hartzen hasi zen datu zehatzik ez izan arren, idatzizko lehenengo erreferentzia 1899. urtekoa da, baina uste dutenez lehenago ere parte-hartzen zuen. 60.hamarkadaren erdialdean, konpainiak 30 edo 40 kide zituen. Gaur egun, Alardean parte-hartzen duen konpainiarik zenbakitsuena da, 300 kide inguru dituelarik.
Kosta Konpainiak Amutetik Puntal auzoraino hartzen du.
Gaur egun Kostak daraman bandera duela urte gutxi batzuk berritu behar izan zuten, izan ere ordura arte eramaten zutena, eskopeta baten disparoak izorratu zuen. Bandera eramailea da bandera urte osoan zehar zaintzen duena, eta Alarde egunean bikain egoteaz arduratzen dena.
Kantineraren hautaketa Alameda jatetxean ospatzen da beti, uztaileko azken larunbatean.
Irailaren 8an, konpainia kantineraren etxean elkartzen da; 1972. urtean, orduko kapitainak Gernikako Arbolan bildu baino lehen egiten zen meza berreskuratu zuen, azken urteotan aldatu egin dena ordutegia dela eta. Hala ere, konpainia Kaputxinos Parrokiara hurbiltzen da bertako parrokoaren bedeinkapena jasotzeko. Han bertan, deskarga bat egiten dute, eta jarraian beste bat, Santa Engracia ermitan. Alardea bukatzen dutenean, Konpainia Alamedako kioskora hurbiltzen da eta bertan Kantinerak azken deskargak gidatzen ditu.

Janzkera eta armamentua.
Janzkera
- Txapela gorria.
- Jaka beltza, alkandora zuria eta galtza zuriak.
- Zapi eta gerriko gorriak. Zinta zuridun alpargata zuriak.
- Txibilitoen eta erredobleen arduradunek koka gorriak eramaten dituzte jakaren besoetan.
- Kuberoek Konpainiako izena daraman kuboak daramatzate sorbaldan. Hauek ez dute jakarik eramaten.
Armamentua
- Kapitain eta tenienteak: Ezpata
- Armadun hiritarrak: Eskopeta.
Bereizgarriak
- Kapitainak: Besoetan, urre koloreko hiru tira. Gorbata gorria eta eskularru zuriak.
- Tenienteak: Besoetan, urre koloreko bi tira. Gorbata gorria eta eskularru zuriak.
- Sarjentua: Hiru tira gorri jakaren besoetan.
- Bandera eramailea: Hiru tira gorri jakaren besoetan.
Kantinerak
- Txapela gorria.
- Jaka beltza.
- Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltz bat duela. Pololo zuriak. Amantal beltza, ertzak urre koloreko zintarekin apainduak.
- Bularra gurutzatzen duen banda zuria, dagokion marrazkiarekin. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzak lotuz, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
- Eskularru zuriak eta abanikoa.
- Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.
Desde 2024
Félix Maqueda Avilés
1999 - 2023
Aitor Sagarzazu Errazkin
1983 - 1998
Inaxio González Iridoy
1972 - 1982
Juan Iriazabal Arburu
1965 - 1971
Manuel Larrarte
1964
José Ramón Iza
1962 - 1963
Manuel Larrarte
1955 - 1961
Juanito Iridoy Echaide
1954
Lázaro Olasagasti
1945 - 1953
Tomás Iriazabal
1939 - 1944
Gregorio Arburu
1935
Lázaro Olasagasti